Bereziki lehiaketarako perdigoien kasuan, plomeoa ona izan dadin, hainbat faktore izan behar dira kontuan: tako-zorroa, perdigoien esferikotasuna eta gogortasuna eta armaren talka gradua eta mota.
Gaur egun, lehiaketako bi perdigoi mota fabrikatzen dira, EXTRAGOGORRA eta MAGNUM-a. Perdigoi hauen osaerak, bakoitzak berea badu ere, beharrezko gogortasuna ematen die distantzia handiak lortzeko eta bete-betean jotzeko.
Lehiaketarako perdigoien gogortasuna bereziki egokia da plater-tirorako. Bietako edozeinekin lortuko dugu eraginkortasun handia lehiaketetan.

