MONTORRETAS, S.A. enpresa LINO OSKOZ jaunak sortu zuen 1959an. Berunezko perdigoiak egiten ditugu ehizarako eta lehiaketetarako.
MONTORRETAS, S.A. enpresaren jarduera ehiza zein leihaketetarako berunezko perdigoigintzan du, europako aitzindaria izanik perdigoigintza sektorean.
Gaur egunean, enpresaren jarduera nagusia berun pikortatuaren lanketan datza, gehien bat altzairutegietarako enkapsulatuak sortzen.
Ekoizpen sistema nagusiki 45 metroko altuera duen fusio dorre batean oinarritzen da, eta horren bidez perdigoi edo berun pikortatu esferikoa eta kalibratua lortzen dugu. Hartara, plomeo uniformeagoa eta eraginkorragoa lortzen da lehiaketa edota ehizako kartutxoetarako, altzairutegietarako edo ontzietarako.
Gure helburu nagusia altzairutegietarako edo beste erabilera batzuetarako berun pikortatuaren lanketan aitzindaria izatea denez, uneoro gure bezeroen beharretara egokitzen gara.
Horrela, gure bezeroekin elkarlan egonkor bat sortzen oinarritzen da gure lanerako filosofia, era honetara ezagutu baititzakegu bere helburu eta arazoak, eta era berean bezeroaren beharren neurrira egindako produktua eskaini ahal izatea.
MONTORRETAS, S.A. ingurumenarekin eta prozesuen kalitatearekin konprometituta dagoen enpresa da. Eta kalitatearekiko konpromiso horren emaitza da 2004an lortutako ISO 9001:2000 ziurtagiria. Enpresak hasierako artisau-kalitatea eta ekoizpen sistema modernoagoak eta eraginkorragoak konbinatzen ditu.