Montorretas, S.A. enpresan ehizarako eta lehiaketetarako berunezko perdigoiak eta altzairu-fabriketarako kapsulatuen berunezko pikorrak fabrikatzen ditugu; Europako kartutxo-industrian aitzindariak gara, eta Durangoko (Bizkaia) Montorreta, 20.ean gaude.
Montorretas, S.A.ren ezaugarriak dituen enpresa batek nazioko eta nazioarteko merkatuek eskatzen dituzten produktuak eskaini ahal izateko, ezinbestekoa da Kalitatea eta Ingurumena berbek erakundearen ekintza eta erabaki guztietan lehentasuna edukitzea, eta bertako langile guztiek jakitun izatea eurak edo beste edozein kolaboratzaile direla euren lanaren Kalitatearen eta Ingurumen Kudeaketaren arduradunak.
Etengabeko hobekuntzaren bidez, erabateko kalitatea lortzeko konpromisoa dugu, produktuetan akatsak saihestuz, eta ingurumena babesteko eta hobetzeko asmoz jarduten dugu, ingurumenarekiko errespetua berretsiz.
Bertako Politika Integratua definitzen dugu, formazioaz gain, beharrezko giza baliabideak eta baliabide materialak eskura jarriz, eta Kalitate eta Ingurumen Kudeaketarako Sistema Integratua eta ezartzeko eta hobetzeko ardatza izanik.
Jarduteko honako oinarrizko printzipioak ditugu abiapuntu:
Bezeroaren asebetetzea, gure lehentasunezko helburua izanik, merkatuan abantaila bat eskainiko digu; eta horrek, langile guztien inplikazioa ez ezik, fabrikazio eta kontrolerako prozesu jakin batzuk ezartzea eta betetzea ekarriko du.
Kudeaketaren sistema integratuaren eraginkortasuna etengabe hobetzeko konpromisoa.
Gure jardunarekin bat datorren portaera, ingurumenarekiko errespetuz jokatuta eta Zuzendaritza izanik ingurumenaren babesa eta produktuaren azken kalitatea zainduko dituena jarduera, produktu eta zerbitzuen funtzio eta arlo guztietarako helburu, xede eta portaera-arauak finkatuta.
Etengabeko hobekuntzarako eta kutsaduraren prebentziorako konpromisoa.
Ingurumen arloa aplikagarriak diren lege eta araudiak nahiz erakundeak hitzar ditzakeen bestelako eskakizunak betetzeko konpromisoa.
Bezeroen eskakizunak, gure kudeaketa-sistema, guri dagozkigun lege eta araudiak eta erakundeak hitzar ditzakeen bestelako eskakizunak betetzeko konpromisoa.
Kalitate eta Ingurumen Kudeaketarako Sistema Integratua ezartzea, kalitate eta ingurumen alorretako xede eta helburuak definitzeko eta berrikusteko eremu bat zehatzeko.
Sistema Integratu hori dokumentatuta egongo da, ezarrita eta eguneratua, eta enpresako langile guztiei jakinarazi beharko zaie.
Jende ororen eta alderdi interesatu guztien eskura jarriko da, eta enpresako langile guztiek jakinaraziko zaie.