Berunezko hainbat produkturen ekoizpenaren barruan, eta gure sistemen moldakortasunari esker, altzairutegi eta fundizioetarako produktuak ekoizten ditugu, gero enkapsulatuetan erabiliko direnak.
Gurean egin ohi dugun enkapsulaturako berun pikortatuak honako zehaztapen hauek ditu: Diametroa Ø1mm a Ø4mm, % 99 Pb.
Altzairutegietarako perdigoien ezaugarri berezia da berun portzentaje handia duela, % 99 hain zuzen. Perdigoi hau oso estimatua da altzairuarekin aleazioak egiteko, ez baita hain gogorra eta beraz mekanizatu baitaiteke.
Belaontzien giletarako kontrapisuak egiteko ere erabiltzen da, perdigoiek gilaren barnealde osora hedatzen baitira. Era berean, printzipio berdinarekin perdigoi mota hau erabilgarria izaten da medikuntzako makinariaren erradiologiatik babesteko txaleko eta jaken betegarria osatzeko.
Bestalde, kontrapisu gisa ere erabiltzen da hainbat makinatan, hala nola, igogailuetan, pisu handiko atetzarren irekiduretan eta beste industri aplikazio batzuetan.